XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): ia zer erakutsi zion erriari bere itzaldietan, eta zeñ ziran eta nun zabiltzan aren ikasleak.

Lotsagabea zan benetan gizon kaxkar ura, Jainkoa'ren Semea'ri galdera au egiteko....

Zenbat aldiz miñ artu izan degun, nagusiak edo gurasoak, edo eskubide duanak galdetu izan digutenean gure bizitzako zerbait berri... Neri ori galdetu orrek!!, esango genduen noizbaiten.

Areago, galdetzeko eskubiderik ez ba zuen... galdetzen zigunak.

Oraiñ, bada, begiratu, Jaungoikoa'ren Semea'ri, eskuak lotuta, gaizkille bat balitz bezelaxe... gizon koxkor onen galdera lotsagabeak, eta eskubide gabekoak, entzuten... eta ez zaizkigu aiñ eziñ eramankorrak irudituko, guri egiten dizkiguten irañak, Jesus onela ikusita....

Erantzun zion Gure Jauna'k apalkiro (naiz da ez onelakorik merezi aguretxo arek):.

Nik beti guzien aurrean itz egin izan det; eta ixillean ez det ezer irakatsi.

Galdetu egiezu oiei nik zer esan dedan.

Oiek erantzungo dizute obeto....

Esan ziteken gauza arrazoizkoagorik?.

Ez zitzaion, bada, ori iritxi, an zegon gizon saldu bati.

Jasotzen du bere besoa, eta ematen dio Gure Jauna'ri belarrondoko ikaragarri bat, guzien aurrean, esanaz, loxintxa egitearren apaiz zar ari:
-Sic respondes pontifici (Jo. 18, 22).

Onela ik erantzun beaz Apaiz buruari?.

Ezin diteke neurtu Jauna'ri gizon onek egin zion iraiñ beltza.